Nor gara

2012an, uba adingabeentzako Harrera Egoitzako langile talde batek lankidetza proiektu bat hasi genuen Agintzarirekin, garapen komunitarioaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren balioak eta ikuspegia partekatuz.

2014an, Zabalduz Kooperatiba Elkartea gizarte ekimeneko kooperatiba mistoa eratu genuen.

Aktiboki dihardugu sareetan eta gure balioak partekatzen dituzten hurbileko erakundeekin lankidetza berriak sortzen.

Zabalduz kooperatiba elkarteak Bogan eta kooperatiba mugimenduko Olatukoop zein Erkide erakundeetan parte hartzen du.

Bogan Olatukoop Olatukoop

Misioa eta balioak

Misioa

Gure misioa da esku hartze sozialaren ereduaren aldaketa sustatzea, pertsonaren errespetua eta ongizatea eta bere bizitza kalitatea lortzeko. Jarduera ekologiko, jasangarri, garden eta hurbila eta komunitateari lotutakoa bilatzen dugu. Zabalduz Kooperatiba Elkartea nazionalitate eta kultura desberdinetako pertsonek osatzen dugu, eta konpromiso sozialak elkartzen gaitu.

Balioak

Gure erreferentziazko balioak dira:

  • Kontzientzia eta justizia soziala.
  • Lankidetza erakunde publikoekin zein eragile sozialekin.
  • Profesionaltasuna, gure ekintza guztien funtsezko balio moduan.
  • Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna.
  • Errentagarritasun ekonomikoa, sozietarioa eta soziala.
  • Balio etikoak: konpromisoa, elkartasuna, dibertsitatearen errespetua eta justiziaren zentzua.

Zer egiten dugu

Esku hartze sozialaren esparruan, gizarte zerbitzuen sistemarekin lan egiten dugu, eta programa hauek kudeatzen ditugu:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren BDAA larrialdiko harrera programa.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren erreferente familiarrak dituzten adingabeen urgentziazko harrerarako programa.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren BDAA emantzipaziorako programa.
  • Gipuzkoako Foru Aldundirako helduen bizitza trantsizioarentzako “Gazteon Sarelan” programa.
  • Arabako Gizarte Ongizateko Foru Institutuaren Familia Harrera Babesteko programa.

Harremana

Helbideak eta telefonoak:

Zabalduz Kooperatiba Elkartea

  • Ibaiondo ind. 27, 3.1 bulegoa, Orbegozo eraikina.
    20120 Hernani. Gipuzkoa
  • 943 08 46 46
  • zabalduz@zabalduz.com